XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal liburugintzaz gogoeta inprobisatuak

Bidean galdu diren asmoak eta lanak eta zein soluzio eman problema honi

Urteotan, ez ordinazio eta ez koordinazio, bakoitzak ahal zuena egin du.

Batzuk piska bat gehiago, nahi zuten baino.

Piska bat gutiago gehienek.

Nahi zutena ezinda gelditu diren lehenengoak argitaratzaileak dira, nire ustez.

LUR: aginduta zeukan liburu zenbait argitara gabe joan zen.

Urretavizcayaren Artea eta gizartea historian esate baterako.

Urteak dira GERO Lafitteren Euskaldunen herri literatura edo Goihenetcheren Ipar Euskal Herriaren Historia] agintzen ari zaigula.

ELKARek orain eman du Davanten aspaldi agindutakoa, atzerapen tamalgarriz; Apalategiren Herria: politika eta kultura, ikusteko gaude oraindik.

Argitaratzaileen problema hau, idazleen problema bihurtzen da berehalaxe.

Inork ez du gustora idazten, gero ezin argitaratzeko.

Urteotan sarri entzun edo irakurri izan ditugu: Aresti Dekameron prestatzen ari dela; edo ez dakit Don Kixoteren bat, edo Entziklopedia... Ez dira agertu.

Levi Strauss-en Basa Pentsaera itzulia omen dago euskarara, Apalategik uste dut.

Marta Harnecker ere itzuli bide dute.

Garatek ba omen ditu, ez dakit zenbat nobela.

Eta abar.

Beharbada soluzio bakarra dago: Argitaletxe haundi bakarra sortzea zeruak ala ifernuak finantziatua, zientzi liburugintza guztia zentraltzen duena, kreazio literatura eta kreazio literatur itzulpenak utziaz.

Argitaratzaile honek literatura zahar guzti-guztiaren berrargitalpen serios bat ere bere gain hartu beharko luke, kolekzio moduan.

Eta, batez ere propio literatura ez den guztia, testugintza izan ezik.

Bestela, komertzial ez den libururik atera behar den bakoitzean, sakrifizio haundiak egin beharrean dabilzkigu Argitaratzaile guztiak, ia itoan.

Gu izan ere, sozialismoaren kontrario eta kapitalismoaren aldeko gara, norgehiagoka eta konkurrentzia positiboak direnean; eta merkatu kapitalistaren kontrario eta sozialismoaren aldeko, norgehiagokak eta konkurrentziak sentidurik ez dutenean, eta negatiboak direnean... kulturgintzan batik-bat.

Rikardoren ohorez: dibulgazio eskola

Dibulgazio lan izanez hasi zena, kaos bat bihurturik dago.